P27 BIZIBERRITZEN
Joan den uztailaren 21ean, Sartu – Erroak elkartea 27. poligonoan garatzen ari den muralismo komunitarioaren proiektua ikusarazteko ekitaldi txiki bat – lunch bat egin zen.
Lehen jarduketa 27. poligonoko Jabeen Elkartearen egoitzan izan da, oso egoera txarrean baitzegoen.
P27 biziberitzen bazterkeria-arriskuan dauden edo lan-merkatutik urrun dauden pertsonei zuzenduta dago. Arte parte-hartzailearen bidez, espazio industriala biziberritu nahi du, poligonoaren irudi estetikoa eta sinbolikoa hobetuz esku-hartze artistikoen bidez.
Esperientzia aberasgarria izan da.



