Joan den uztailaren 21ean, Sartu – Erroak elkartea 27. poligonoan garatzen ari den muralismo komunitarioaren proiektua ikusarazteko ekitaldi txiki bat – lunch bat egin zen.
Lehen jarduketa 27. poligonoko Jabeen Elkartearen egoitzan izan da, oso egoera txarrean baitzegoen.
P27 biziberitzen bazterkeria-arriskuan dauden edo lan-merkatutik urrun dauden pertsonei zuzenduta dago. Arte parte-hartzailearen bidez, espazio industriala biziberritu nahi du, poligonoaren irudi estetikoa eta sinbolikoa hobetuz esku-hartze artistikoen bidez.
Esperientzia aberasgarria izan da.




Maiatzaren 10ean hasi ziren Poligono Astigarragakin lotzeko lanak. Aurreikusitako iraupena 10hilabetekoa izango da.

2020-06-22ko BOEn argitaratu da “ Estudio Informativo complementario de la nueva red ferroviaria en el P.V. tramo Astigarraga – Lezo”.
Dokumentu honek hiru alternatibak aztertzen ditu eta, amaitzeko, “Alternativa Centro” hautatzen du.
Aurtengo otsailean onartu zen 27. Poligonoa Astigarragarekin lotzeko bidearen proiektuaren obren lizitazioa.
Joan den maiatzaren 11n amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea, eta azjudikazioa zain baino ez zegoen.
COVID-19 pandemiak sortutako aparteko egoerak ere eragina izan du espediente honetan; izan ere, partiden kostua handia denez eta finantza-baliabide nahikorik ez izateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratu hori oraingoz ez adjudikatzea erabaki du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 27Poligono irtenbide berrrirako kontratazio espedientea onartu du.




