Aurkezpena

27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkartea, “APEMI”, 1997ko apirilaren 21ean eratu zen formalki; irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda dago (AS/G/067117/1997 zenbakia dagokio).

Edonola ere, aipatu beharra dago Elkarte hau 27 Industrialdeko jabe eta enpresa elkarteen antolaketaren emaitza dela, Industrialdearen sorreratik bertan eratu izan diren elkarteen emaitza. Gogora ekarri nahi dugu proiektu honi hainbeste denbora eta ahalegin eskaini dizkiotela hainbat lagunen ekarpen eskuzabala.

APEMIren egoitza Sarroeta Pasealekuko 23. Zenbakian dago, 27 Industrialdearen sarrerako biribilgunearen alboan, ekipamendu komunitarioetarako 2 zenbakidun orubean.

Elkarteak bere bazkideen artean finkatutako kuota sistema bati esker eskuratzen ditu bere xedeak gauzatzeko baliabide materialak nahiz giza baliabideak.

Egoitzan bi bulego daude, administraziorako, eta areto erabileraniztun bat, Zuzendaritza Batzordearen eta Bazkide Batzarraren bilerak egiteko, baita Industrialdearekin lotura duten bestelako bilerak eta ekitaldiak egiteko ere (bizilagunen komunitateen bilerak, langileentzako formazio ikastaroak, etab.).

Antolaketa

Bazkideen Batzar Nagusia da erabakiak hartzeko eskumena duen organo gorena; baina horrez gainera, bada Zuzendaritza Batzorde bat ere, zuzendaritza organo iraunkor modura diharduena, administrazio kontseilu baten antzera. Elkartearen Lehendakaria erakundearen legezko ordezkaria da; ere berean, goian aipatutako bi organoen lehendakari gisa dihardu, eta berak betearazten ditu organo horiek hartutako erabakiak.

Kudeaketa administratiboa bi pertsonaren artean gauzatzen dute, Elkartearen bulegoan. Langile horiek, gainera, abokatu baten aholkularitza juridikoa jasotzen dute. Elkarteak arreta zerbitzu bat ere badu; bazkideek, eta Industrialdeari buruzko informazioa nahi duen beste edonork, erabil dezakete zerbitzu hori, astegunez eta bulego ordutegian.

 

ASAMBLEA GENERAL
Órgano de decisión supremo
JUNTA RECTORA
Órgano de dirección permanente
Presidente
Contacto: presidente@poligono27.net
Vicepresidente
Secretario
Tesorero
Vocales
GESTION ADMINISTRATIVA
Contacto: administracion@poligono27.net
Atención al público en la sede de la Asociación

Helburak

Elkarte honen Estatutuen bigarren artikuluak dioenez, honako hauek dira bere helburuak:

  • Industrialdeko azpiegitura komunak mantentzeko eta kontserbatzeko lan egitea.
  • Ingurunearen garapenerako beharrezko jarduerak gauzatzea.
  • Bazkideen ordezkari gisa jardutea, Administrazioaren aurrean, eta, bereziki, bazkideei aholkularitza eta defentsa eskaintzea, Industrialdearen interesei eragin diezaieketen gaiei dagokienez.
  • Ingurunean eragina izan dezaketen administrazio erabakien jarraipena egitea.Udalekin lankidetzan aritzea, Industrialdeari dagozkion gaietan eta, bereziki, hirigintzakoetan.

Zerbitzuak

Kontuan hartuta hala Elkartearen Estatutuetan agertzen diren xedeak nola bere garaian Elkarte hau sortzeko aintzat hartu ziren arrazoiak, ez da batere harritzekoa ahalegin handienak Industrialdearen hirigintza arazoak konpontzera bideratzea. Horien artean, bereziki aipatzekoa da Industrialdearen orubeen birbanaketa espedienteari dagokion lana.

 

27 Industrialdeko Jabeen eta Erabiltzaileen Elkarteak ordezkari gisa jarduten du administrazio eskumendunen aurrean. Eta, alderdi horretatik, garrantzi handiko eginkizuna du zerbitzuen prestazio zuzena bermatzeari begira: hondakinen bilketa, bideen garbiketa, saneamendua, Industrialdeko elementu komunak, telekomunikazioen azpiegituren hobekuntza, etab.

Era berean, bazkideei aholkularitza ematen die beren jabegoari edo jarduerari buruzko auzietan. Hala, askotariko kontsultak egin ohi dizkiete, adibidez, zabaltze baimenei edo beste espediente administratibo batzuei buruzkoak, udal zergei buruzkoak, etab.

Elkartearen egoitza Industrialdearen sarreran kokatuta egonik, bertako enpresei buruzko informazio zerbitzu ona emateko moduan dago. Horretarako, hain zuzen ere, panel bat ezarri da Elkartearen egoitzaren fatxadan, Industrialdearen helbidetegia eta planoa dituen panel bat, eta bulego barruan, berriz, enpresak non dauden aurkitzeko bereziki diseinatutako aplikazio informatiko bat erabil daiteke.