Produkzioan baliabide gutxiago erabiltzea funtsezkoa da gure ingurumena babeste aldera. Izan ere, CO2igorpenak murrizten ditu eta hondar-uren eta hondakinen isurketa murrizten du.
Euskadin, sektore industrialak 21 milioi tona lehengai kontsumitzen ditu urtean; horietatik, % 77a inportatzen da. Hala, hondakinen % 72 sortzen ditu eta, horietatik, % 42 zabortegira doaz. Zirkularragoa den ekonomia bateranzko trantsizioak, beraz, abagune handiak eskaintzen dizkio Euskadiri. Garrantzitsua da gure ekonomia modernizatzeko eta eraldatzeko, noranzko iraunkorrago batean aurrera eginez.
Materialen erabilera txikiagoaren helburua da gure ekonomiak lehengaien erauzkatarekiko eta inportazioarekiko duen menpekotasuna murriztea, baita hondakinen sorkuntza murriztea ere.
Ekonomia zirkularraren oinarrizko printzipioa da,
Gehiago lortzea gutxiagorekin.