ASTIGARRAGAREKIN LOTZEKO OBREN ADJUDIKAZIOA ATZERATU ERABAKI DA
Aurtengo otsailean onartu zen 27. Poligonoa Astigarragarekin lotzeko bidearen proiektuaren obren lizitazioa.
Joan den maiatzaren 11n amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea, eta azjudikazioa zain baino ez zegoen.
COVID-19 pandemiak sortutako aparteko egoerak ere eragina izan du espediente honetan; izan ere, partiden kostua handia denez eta finantza-baliabide nahikorik ez izateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratu hori oraingoz ez adjudikatzea erabaki du.