Nor Gara

Guztion esfortzua bateratzeko asmoz sortu den elkartea gara, industriagune honek bizi dituen zailtasunei elkarturik aurre egitearren alegia, ekimen ugari bideratzen baitira oinarrizko gabeziak eta urritasunak gaindituz.

Elkartea legez 1997an sortu zen eta orduz geroztik APEMI funtsezko eragilea bilakatu da industriagunearen arazo historikoak konpontzeko orduan eta honen garapena bideratzerakoan.

Gure Eskaintza

• Zerbitzu bokazioa, zuzeneko harremana, hurbiltasuna eta ardura.

• Erakunde publikoekiko bitartekari egokia.

• 27 Industriagunearen inguruko kanpo hedapena (internet, sare sozialak).

• Industriagunearekin lotuta dauden administrazio- zein justizia-txostenen jarraipena eta esku-hartzea.

• Donostia eta Astigarragako Udalei zuzendutako hiri mantenua bideratzeko eskariak.

• Informazio orokorra: enpresen kokapena eta lokal libreak.

• Hainbat gertakarien berri (ur horniketa, telefonoa, trafikoa).

• Aholkularitza hainbat kontsulta argitzeko: lokalen jabetza, ekimenak zein obrak burutzeko baimenak, eskualdatzeak eta alokairuak, tasak eta zergak.

• Bilerak jabeekin lur sailen mantenua bermatzeko.

ZERGATIK EGIN BAZKIDE

Eskura ditzakezun zerbitzuez gain, oso ekarpen urria ordainduz APEMIren mantenua bideratzen duzu eta aldi berean honen ahalmena eta ordezkaritza areagotuko dituzu.

Elkarteak zure partaidetza behar du etorkizunak dakartzan erronkei aurre egiteko eta industriagunea indartsua eta bateratua erdiestearren gure eskubideak defendatuz.